Burdina duten polimeroak erabiliz, kontainer berezi bat egitea lortu dute eskala nanometrikoan. Nanokontainerrak 'ate' kimiko bat du: oxidatuz edo erreduzituz kontrolatzen du zer molekula sartzen edo ateratzen den handik. Horregatik, ikertzaileen esanean, egokia da medikuntzan, elikagaietan eta kosmetikan erabiltzeko, baita erreakzio kimikoak bideratzeko ere. Nanokontainerra Herbehereetako Twente Unibertsitatean garatu dute.