Koheteen jaurtiketek gaixotuta

td class="art-testua" valign="top">
ILS

Kazakhstango Baikonur kosmodromoaren inguruko biztanleen osasuna aztertu dute Vector-eko ikertzaileek (Errusiako birologia eta bioteknologiako ikerketa-zentro bat), eta ikusi dute ohikoa baino bi aldiz gaixo gehiago dagoela, odoleko eta sistema endokrinoko gaitzak dituztenak batez ere.

Ikertzaile horien arabera, gaixotasunen eragilea erregaia da. Koheteak jaurtitzerakoan ez da erregai guztia erretzen, eta inguruko lurretan barreiatzen da. Erregai horiek izugarri toxikoak izaten dira, hidrazina besteak beste.

Jaurtiketa-eremu hori Errusiako espazio-agentziak kudeatzen du, baina ESAk eta NASAk ere erabiltzen dute espazio-ontziak jaurtitzeko. Azken bi agentzia horiek diote ez dutela inolako erantzukizunik, eta Errusiakoak, berriz, inguruko biztanleei osasun-azterketak egiten dizkietela eta ez dutela arazorik ikusi.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila