Kirola eta hausturak

Gaztetan kirola egitea gorputzarentzat onuragarria da; besteak beste, hezurrak gogor mantentzen dituzten mineral-kopurua horrela handiagoa delako. Gaztetan kirola egiteak hezurrak gogortzen ditu eta hausteko arriskua murriztu. Onura horiek ez dute zahartzarora arte irauten ordea, eta, kirola egiteak osteoporosia eta antzekoak saihesten laguntzen badu ere, haustura-kontuetan eragina bestelakoa da.

Suediako ikertzaile-talde batek eginiko ikerketak, goi-mailan ibili diren futbolariek hezurretako mineral-galera azkarragoa izaten dutela adierazi du.

Ariketa fisikoak sorturiko gehiegizko mineralei esker, kirola utzi eta lehenengo urteetan haustura-arrisku txikiagoa izaten dute, baina erretirotik 35 urtera, probabilitate-kurba alderantzikatu egiten da.

Adin batetik aurrera, beraz, gaztetan eginiko kirolak hausturetatik behintzat ez gaitu libratuko. Beste hainbat onura eskain diezaguke, ordea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila