Indar mekanikoa erreakzio kimikoak modu kontrolatuan aktibatzeko erabil daiteke. Orain arte, beroarekin, presioarekin, argiarekin nahiz elektrizitatearekin eragiten ziren erreakzio kimikoak. Orain, frekuentzia altuko soinu-uhinak erabili dituzte erreakzio kimikoak abiarazteko, modu kontrolatuan. Espresuki horretarako sortutako polimero-kate batean egin dute proba oraingoz, baina pentsatzen dute bide berria ireki dutela hainbat aplikazio garatu ahal izateko, adibidez, bakarrik konpontzen diren plastikoak eta apurtu baino lehen nolabaiteko abisua ematen duten material berriak.