Pamiela argitaletxeak urtero ematen duen Juan Zelaia saiakera-saria Kepa Altonaga zoologoak irabazi du. Testu sarituak, "Darwin gurean" saiakerak, Darwinen teoriak Euskal Herrian izan zuen eragina aztertzen du. Oro har, medikuek ondo hartu zuten teoria berria. Elizak, aldiz, kontrako jarrera izan zuen. Hala eta guztiz ere, Altonagaren analisia hori baino askoz zabalagoa da. Besteak beste, Leon Uthurbururen istorioa kontatzen digu, Galapagoetako Floreana uhartea erosi zuen iparraldeko indiano bat. Udaberrian argitaratuko du Pamiela argitaletxeak saritutako saiakera.