Kanguruaren genoma: esne-aukera zabaltzeko giltza

Kanguruaren esne-ekoizpena zuzentzen duen genea behian txertatuta, elikagaitan oso aberatsa den esnea ekoitz daiteke.

Izan ere, kangurukumea enbrioia da jaiotzen denean, eta, martsupioan sartuta, amaren esneak oso elikagarria izan behar du hazteko. Kangurukumearen garapeneko fasearen arabera, konposizio desberdineko hiru esne-mota ekoizten ditu kanguruak.

Esne elikagarri hori ekoizten duen genea behian txertatuta, garaia baino lehen jaiotako haurrak elikatzeko bereziki onuragarria den esnea lortuko litzatekeela uste dute kanguruaren genoma deskodetzen diharduten ikertzaileek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila