Kalamua zerebroan


Zerebroak berak sortzen du eta ikertzaileek uste dutenez, kalamuaren printzipio aktibo bera duen substantzia da. Nature aldizkarian argitaratutako artikuluan, ikertzaileek azaldu dute 2-AG delakoa aurkitzeko egindako bidea. San Diegoko Neurozientzietako Institutuko laborategian lanean ari zirela, arratoien zerebroan 2-AG delakoa isolatzea lortu dute; berau kalamuak aktibatzen dituen errezeptore berberetan eragiten duen substantzia da eta oroimen-sistemarekin erlazionatuta egon daitekeela uste dute ikertzaileek.

Lehen urrats honetan, arratoien zerebroan antzeman dute substantzia hori, baina gizakionean ere egon litekeela uste da. Hipotesi hutsa da oraingoz, baina bide luze eta emankorra izan dezakeela bistakoa da. Izan ere, kalamuaren printzipioa zerebroan isolatzean, bertan sortzen dela baiezta daiteke.

Horrela, kalamuak beste substantziaren baten errezeptoreak “lapurtu” egiten dituela ondorioztatu behar da. Bide honetan segituz, etorkizunean kartako marihuana lortzea posible izango dela iragarri dute San Diegoko ikertzaileek; kalamuaren eragin onuragarriak soilik izango dituen landarea? Etorkizunak esango digu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila