Segurtasuna dela eta, hegazkinetik jausgailuaz gutxienez 400 metroko altitudetik jauzi egiten da normalean. Bereziki prestaturiko soldaduek 250 metroko altitudetik jauzi egitea lor dezakete, eta agian 200 metroko altitudetik ere bai
Hortik behera ez dago jauzi egiterik. Britainia Handian, ordea, 75 metroko altitudean irekitzen den jausgailua probatzen ari dira, etsaien radarrek detektatu gabe tropak lurreratu ahal izateko. Irekitzen denean jausgailuak ez du kupularen forma hartzen, eraztun-erako flotagailuarena baizik. Lau segundo behar ditu puzteko eta, ondorioz, 30 metro inguru geratzen dira jaisteko.