Jaurtiketa-zentrua Australian

Australiako iparraldeko York Lurmuturra penintsulan kokatu nahi dute sateliteen jaurtiketa-zentru berria. Espazio-portua Temple badian eraikiko da eta 1992.erako martxan egotea nahi da.

Toki honetatik karga komertzialak espazioratuko dira eta horretarako jaurtigailu sobietarrak erabiliko dira. Zenit izeneko kohete berria izango omen da erabiliko den jaurtigailua.

Espazio-portu berritik hiru norabidetan jaurti ahal izango dira salteliteak: bi orbita ekuatorialak lortzeko (ekialderantz eta mendebalderantz) eta bat orbita polarra erdiesteko (hegomendebalderantz). Bestalde Zenit kohetea 2.240 kilogramo orbita geostazionarioan jartzeko gai izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila