Orain arte trenbidean munduan abiadura handiena Frantziako Abiadura Handiko Trenak lortu du (515,3 km/h), baina Japonian Central Japan Railways etxea marka hori haustekotan da. Esekidura magnetikozko trena prestatzen ari da eta 1996. urtean 550 km/h-ko abiadura lortzea nahi dute. Saiakuntzak 43 kilometro luzeko trenbide-linea berezi batean egiten ari dira Tokiotik mendebaldera. Tren berria 1998. urtean estreinatzeko asmoa dute eta normalean 500 kilometro orduko abiaduraz ibiliko da.