Izpi kosmikoen fluxuaren arrastoak ozeano-hondoko jalkinetan daude gordeta.
Hori aztertuta, ziklo glaziarrak eta Lurrera iritsitako izpi kosmikoen fluxua erlazionatuta daudela proposatu dute hainbat fisikarik.
Aurretik, beste zientzialari batzuek proposatu izan dute klima-aldaketa eta izpi kosmikoen arteko erlazioa: izpien fluxu handia dagoenean, hodei gehiago sortzen dira eta atmosfera hoztu egiten da, eta alderantziz. Bada, fisikari horien ustez, izotz-aroen hasieran ere eragina izan zuten izpi kosmikoek.