Izozkiak ahoan goxoago

CEIT zentro teknologikoak, izozkiak ahorako goxoagoak izan daitezen, izotz-partikulen fluidotasuna hobetzeko ikerketa bat jarri du abian. Ikerketa horri esker, izotz-partikula txikiek tenperatura hotzenetan zer portaera duten aztertuko dute ikertzaileek.

Hain zuzen ere, ikerketaren helburua izotz-partikulen tamaina mugatzea da; izan ere, prozesu industrialetan izotz-partikulek tamaina handia har dezakete eta, hori gertatzen denean, izozkiaren testura ez da hain atsegina izaten. Hori dela eta, izozkien iraungipen-data partikulen garapenaren arabera ezartzen da, ezin baita ziurtatu izozkia krematsua izango denik denbora luzez.

Proiektuak hiru urteko iraupena izango du, eta, CEITeko ikertzaileekin batera, Ingalaterrako Unilever enpresako zientzialariek ere parte hartuko dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila