Izokinetik jaiotako amuarraina

Japoniarrek asmatutako teknika baten bidez, posible da izokinetatik amuarrainak jaiotzea.

Japoniarrek asmatutako teknika baten bidez, posible da izokinetatik amuarrainak jaiotzea. Haien esanean, teknika horrek iraultza ekar dezake piszikulturara, eta desagertutako espezieak berpizteko ere balio dezake.

ARS

Teknikan jatorrizko zelula germinalak erabili dituzte; zelula horiek obulu ala espermatozoide bilaka daitezke. Ortzadar amuarrainaren (Oncorhynchus mykiss) jatorrizko zelula germinalak hartu zituzten ikertzaileek, eta genero bereko izokin ar gazteei injektatu zizkieten (O. masou) . Gero, izokinei heltzen utzi eta haien espermaz amuarrain-obuluak ernaldu zituzten.

Jaiotako arrainen % 0,4 amuarrain osasuntsuak ziren, eta horrek frogatzen du injektatutako zelulak amuarrain-espermatozoide bilakatu zirela. Gainerako arrain txikiak, aldiz, gazterik hil ziren, izokin-espermatozoideak eta amuarrain-obuluak elkartzetik sortuak baitziren; hau da, hibridoak ziren.

Esperimentua arrakasta handitzat hartu dute, are gehiago kontuan izanda bi espezie horiek duela 8 milioi urte banandu zirela genealogikoki.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila