Simulazioak erabiliz, izarren sorreraren hipotesi bat baztertu dute astronomo estatubatuarrek. Hipotesi horren arabera, molekula txikietatik abiatuta, bilduz joaten da materia, izarra eratu arte. Baina baztertu egin dute, besteak beste, prozesua motelegia delako izarren sorrera ongi azaltzeko. Onetsitako ereduaren arabera, aldiz, gure Eguzkia baino ehunka aldiz astunagoak diren molekula-hodeien trinkotzeak dira izarren sorburu.