Izarrak ezabatzen

Gaur egun astronomoak beste izar-sistemetako planetak detektatzeko gai dira, izarrean duten eragin grabitazionala aztertuz. Planeta handiek izarraren jokaera aldatu egiten dute eta ikusi ezin badaitezke ere, han daudela jakin daiteke. Hurrengo urratsa planeta horien irudiak lortzea izango litzateke, baina orain arte ezinezkoa suertatu da, izarraren argi indartsuak ez baitu planetak islatutako argia ikusten uzten. Izar-sistema urruneko planeta ikustea, 100 kilometrora dagoen faroaren argia eta honen ondoan dagoen poxpoloaren argia bereiztea bezalakoa izango litzateke (gaur egungo teknikaren bidez egin ezin daitekeena).

1978. urtean Standford Unibertsitateko B. Bracewell-ek arazo honen konponbidea aurkitu zuen. Optika Sekundarioa erabiliz, bi ispiluren bidez izarraren argia ezaba zitekeela konturatu zen, planetarena agerian geratzen zelarik. Izarraren argia posizio ezberdinetan dauden bi ispilutan islatzen bada, ispilu batetik datorren argiak bestetik datorrenak baino bide luzeagoa egiten du, eta bi izpiak elkartzean argi-seinale baten gailurra eta bestearen ibarra gainjarraraz daitezke, seinalea ezabatuz. Mekanismo honi Interferometro Ezabatzailea deitzen zaio eta iazko Irailera arte ez zen probatu ahal izan. Arizonako Unibertsitateko talde batek hiru izar ezagunen infragorrizko seinalearen % 95a ezabatzea lortu du. Lortutako irudietan izarraren muina osatzen duen gas-hodeia bereiz daiteke.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.