Izar gehienen sorrera

Ia 100.000 izarren argiaren espektroa analizatu dute, eta bakoitza noiz sortu zen kalkulatu dute.

Izar guztiak ez ziren batera sortu, baina denbora-tarte jakin batean izan zen formazio-prozesuen gorakada bat. Orain, Eskoziako eta Estatu Batuetako aditu batzuek kalkulatu dute jardueraren maximoa duela 5.000 milioi urte gertatu zela, lehen uste zuten baino lehenago, alegia.

Horretarako, ia 100.000 izarren argiaren espektroa analizatu dute, eta bakoitza noiz sortu zen kalkulatu dute. Dena dela, oraindik espektroak analizatzeko teknikak hobetzea espero dute, kalkuluak egiteko eredu zehatzago bat lortzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila