Itxaropen-izpi bat Tasmaniako deabruarentzat

Itxaropen-izpi bat Tasmaniako deabruarentzat
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Westfield fakultatea)

Zientzialariak oso kezkatuta daude Tasmaniako deabruari eragiten dion minbizi infekziosoa dela eta. Gaixotasun horren erruz, lehendik ere urria den animalia horren populazioa izugarri ari da gutxitzen. Alabaina, ikertzaileek ikusi dute ale gutxi batzuek nolabaiteko erresistentzia dutela gaitzarekiko, eta horrek itxaropena eman die.

Minbizia hozkaden bidez transmititzen da, eta aurpegiari eragiten dio. Konkorrak eta irtenguneak ateratzen zaizkie, baita begietan eta ahoan ere, eta jatea galarazten die. Azkenean, lehen sintomak agertu eta sei hilabete igaro baino lehen, hil egiten dira.

Baina orain ikusi dute gaitza duten hiru emek urtebete baino gehiago iraun dutela bizirik. Horrek esan nahi du erresistente direla neurri batean. Are gehiago, Tasmaniaren ekialdeko eta mendebaldeko populazioak ez dira berdinak genetikoki, eta gaitza ekialdekoen artean bakarrik zabaldu da.

Hortaz, orain bi populazioen geneak aztertzen ari dira, jakiteko ba ote dagoen erresistentzia ematen dien aldaera genetikorik. Agian, hortik etorriko dira txerto edo tratamendu bat lortzeko lehen pausoak.

Berriak labur
11
1
218
2006
3
027
Zoologia; Ekologia; Mikrobiologia
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila