Europako fisikariak interferometro bat espazioan jartzeko asmoa bultzatzen ari dira; oinarrizko fisikaren arloko esperimentuak egiteko aukera emango lieke horrek. Batez ere, grabitate kuantikoa aztertu nahi dute. Misio berean, beste tresna batzuk ere sartu nahi dituzte, erlatibitatearen teoria eta/edo grabitate newtondarrarena betetzen ez dituzten hainbat fenomeno ikertzeko. Horrez gain, materia ilunak hipotetikoki dituen partikulak (axioiak) bilatuko lituzkete.