Gaur egun enpresek elkarri bidaltzen dizkieten dokumentuen erdiak fax bidez transmititzen direla kalkulatzen da. Faxetan normalean, dokumentua paper termikoan inprimatzen da, eta gero dokumentu horri askotan fotokopiak ateratzen zaizkio, ale gehiago edukitzeko, banatzeko eta gordetzeko. Lan horrek ordea, badu bere oztopoa. Batetik, faxez heldutako dokumentu originala ez da kalitate onekoa izaten, eta bestetik, paper termikoa eskuetan erabiltzeko ez da erosoa (erroilu gisa bilduta egon delako). Horregatik egunero egin behar izaten dira faxen fotokopiak, eta horrek kostua du.
“Kyocera” etxeak ordea, fax/fotokopiagailua bikotearen ordez aparatu bakarra prestatu du. “Kyofax” izena ipini diote eta bi teknologia ditu bere baitan. Batetik telekopiak hartzeko modulu ahaltsu eta autonomoa du, eta bestetik inprimatzeko motore autonomoa (laser inprimagailuen ezaugarri guztiak dituena).
“Kyofax” aparatuak faxak jaso eta gorde egin ditzake, integratutako memoriari esker; baita konektatuta dagoeneko PC ordenadorea itzalita badago ere. Horrela jasotako faxari nahi adina kopia ateratzen dizkio, baina nahi izanez gero inprimagailu klasiko gisa ere erabil daiteke.