DNA, RNA eta proteinen sekuentziak zehaztasun handiz deskodetzeko eta diseinatzeko gai den ikasketa automatikoko eredu bat aurkeztu dute. EVO deitu diote. Milioika mikrobio-genoma aztertuta, EVOk kode genetikoa ulertzeko gaitasuna garatu du. Hala, gai da, esaterako, aurreikusteko mutazioen eragin biologiko izango duten, edo sekuentzia berriak diseinatzeko. Science aldizkarian argitaratu dute lana.
Genoma osoen eskalako DNA sekuentziak sortzeko diseinatu zuten EVO, eta 2,7 milioi mikroorganismo-genomaren datuekin entrenatu zuten. Eta garatzaileen arabera, gaitasun handia du informazio biologikoa zehaztasun handiz interpretatzeko eta sortzeko. Mutazioek bakterioen proteinetan eta RNAn duten eragina zehaztasun handiz aurresaten du, baita erregulazio genetikoa modelatzen ere. Era berean, sekuentzia kodifikatzaileen eta ez-kodifikatzaileen arteko koeboluzio konplexua ulertzen du EVOk. Eta gai da 1 megabase baino gehiagoko sekuentziak sortzeko.
Elhuyarrek garatutako teknologia