Zentrosomaren berezko genoma

Zentrosomaren berezko genoma
2006/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Zelula batek bere burua kopiatzeko, nukleoaren DNA osoa kopiatu eta zentrosoma izeneko egitura batek fisikoki banatu egin behar du. Baina nukleoan, DNAz gain, beste material genetiko mota bat dago, RNA. Orain, biokimikari estatubatuar batzuek aurkitu dute RNA hori zentrosomaren berezko genoma dela; azken batean, informazio genetikoa manipulatzen duenak berezko informazio genetikoa duela.

Eztabaida handia egon da RNA horren jatorriari buruz, batzuen ustez birusek sartutako material genetikoa baita. Baina analisietan aurkitu dute ezetz, RNA horrek ez duela zerikusirik ez birusekin, ezta DNAren funtzionamenduan parte hartzen duen beste ohiko RNArekin ere. Aldiz, zentrosoma bera sintetizatzeko sekuentziak ditu; alegia, zentrosomak ez du behar zelularen material genetiko nagusia bere burua kopiatzeko.

1
222
2006
7
002
Genetika; Biokimika
Berriak labur
2
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila