Industriarako entzimak eta janaria landare berean

Betidanik nekazariek landare ezberdinak helburu ezberdinetarako landatu izan dituzte; batzuetan fruituak eta igaliak lortzeko, beste batzuetan industriarako lehengaiak lortzeko. Ingeniaritza Genetikoak, ordea, bi helburu horiek uzta berean lortzeko aukera eman diezaieke nekazariei, eta, ondorioz, irabaziak izugarri handitu.

Estatu Batuetako Energia Departamentuko Northwest National laborategiak, adibidez, zurtoinean eta hostoetan industriarako erabilgarri den entzima bat duen patata-landarea sortu du. Era horretan, betiko patata arrunta saltzeaz gain, orain arte ezertarako erabiltzen ez zen zatia sal daiteke, eta ez merke gainera. Hainbat bakteriotatik isolaturiko gene batzuei esker, patata-landarearen zurtoinean eta hostoetan zelulasa entzima agertzea lortu dute zientzialariek. Entzima hori elikagaiak prozesatzeko eta etanola ekoizteko erabiltzen da eta, hori fermentazioaren bidez lor

badaiteke ere, metodo berria askoz merkeagoa da. Lehen gramo bat zelulasa ekoizteak 50-250 dolar balio bazuen, patata-landareari esker penny bat besterik ez du balioko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila