Indarren jokoa eguzki-sistemaren misterioak argitzeko

img height="173" hspace="5" src="Images/A211-008.jpg" vspace="5" width="200"/>

Gure eguzki-sistemak gaur egun duen egitura izan arte zer bide egin zuen misterio handi bat da. Astronomo batzuen ustean, luze joko du misterio hori argitzeak, eta izarren eta planeten sorrera ikusi arte ezingo da benetan jakin nola sortu zen gure eguzki-sistema.

Bada, Coloradoko (AEB) ikertzaile batzuek eredu bat garatu dute eguzki-sistemaren sorrera hori azaltzeko. Eta, dirudienez, eredu horrek misterioetako batzuk azaltzen ditu. Grabitate-indarren arteko joko bat balitz bezala garatu dute eredua.

Misterioetako bat da nolatan dauden inklinatuta Saturnoren eta Jupiterren orbitak Eguzkitik gertuago dauden planetekin alderatuta. Eredu horren arabera —hitz gutxitan azalduta— planetak sortu ondoren inguruan geratu zen zaborraren eraginez, Saturnoren errotazioaren maiztasuna Jupiterrenaren halako bi izan zen. Ondorioz, Saturnoko urte bakoitzeko bi aldiz gerturatzen ziren bi planeta horiek, espazioko gune berean, gainera; eta, hain zuzen ere, gertutasun horrek eragindako mugimenduen ondorioa da planeta horien errotazio-plano inklinatua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila