Ilargian eta beti eguzkitan

em/>

Ilargiaren Ipar poloko gune batzuk beti eguzkitan daudela ikusi dute.
Ondorio horretara iristeko, argazki-segida bat erabili dute, ilargi-egun batean ateratakoak —Lurreko 28 egun—.

Lurraren poloetan antzeko zerbait gertatzen da udako egunetan, eguzkia ez da ezkutatzen; baina neguan alderantzizkoa gertatzen da: ez da eguzkirik agertzen. Lurraren errotazio-ardatza 23 bat gradu inklinatuta dagoelako gertatzen da fenomeno hori. Ilargiaren inklinazioa, aldiz, 1,5 gradukoa baino ez da; eta, ondorioz, posible da poloko gune batzuetan beti egunez izatea, Ipar poloko Peary kraterraren ertzetan, esate baterako.

Hego poloa ez dute oraindik aztertu, eta, beraz, ikusteko dago etengabe eguzkiak jotzen duen gunerik baden.

Dena dela, aurkikuntzarekin pozik agertu dira ikertzaileak, Ilargian baseak kokatzeko gune egokiak izan baitaitezke —uste denez, zeropetik 50 ºC-ko tenperatura dago han, giro goxoa Ilargiaren ekuatoreko -180 ºC-ekin alderatuta—.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago