Ilargi amandrea

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia


Ilargiaren ustiakuntza dugu aipagai aldeko lerroetan. Egia esan, ez da ideia berria eta zientzi fikzioaren klasikoek eta astronautikaren aitzindariek hitzetik hortzera aipatutako aukera izan da. Zilegi al zaigu? Muturreko bi iritzirekin egingo dugu topo. Batetik, arestian aipatutakoen modukoek logiko eta normatzat joko dute. Gizakia milurtetan zehar egin duen legez iritsi den tokian bertakotu eta bertatik bizimodua ateratzeko ahaleginak egin. Lege naturala dirudi.

Bestetik, Ilargia eta gainerako astroak aztertu bai, baina ez ditugula ustiatu behar diote askok. Espazioko antartidak izango lirateke astroak. Unibertsoaren eboluzioak ekarri diguna, ukitu eta zikindu gabe, dagoen dagonean utzi behar da, ondorengo belaunaldiek ere jatorrizko itxurarekin ezagutu ahal izan dezaten.

Lehen jarreratik gertuago kokatzen naiz ni. Ilargira, Martera edo dena delakora joan behar du gizakiak; bertako baliabideak usatu behar ditu eta bizibidea, ahal delarik, bertatik atera. Ingurugiroari erreparatu beharko dio, jakina, eta garapen jasangarriak izan beharko du oinarria baita Ilargian ere.

Ongi etorri Ilargiko koloniei.

Inaki Irazabalbeitia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila