Ikatz garbia

Ekialdeko Alemanian, Dresde-tik iparrekialdera Boxberg herrian dago ikatza erreta funtzionatzen duen munduko zentral termiko handiena. Urtero 267.000 tona sufre dioxido, 21.000 tona hauts eta 25.000 tona nitrogeno oxido bota ditu atmosferara.

Orain zentral horretako bi zati (bakoitza 500 megawattekoa) mantendu nahi dira eta ondoan desulfurizazio-planta egiten ari zaizkie. 1.400 milioi marko kostatuko dela kalkulatu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila