Igebelarra, landareen eboluzioaren gakoa

J. Williams

Gaur egungo lehorreko landare gehienak angiospermak dira, hau da, loreak dituzte, eta gimnosperma edo lorerik gabeko bere ahaide hurbilenetatik (pinu, altzifre...) aldendu zirenean azaldu ziren, duela 150 milioi urte inguru. Orain arte, ordea, pauso hori nola eman zen misterioa izan da zientzialarientzat.

AEBetako Zientziaren Fundazio Nazionaleko (NSF) biologoen esanean, Nuphar polysepalum igebelarra edo nenufarra izan daiteke tarteko pausoa. Hain zuzen, bi taldeen arteko aldeetako bat haziaren endosperman dago: lehenengoek kromosoma bakoitzeko hiru kopia dituzte; gimnospermoek, aldiz, bakarra. Eta, orain jakin denez, nenufarrak kromosoma bakoitzeko bi kopia ditu. Beraz, badirudi bera dela eboluzioaren giltza.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila