Purdue Unibertsitateko ikasle-talde batek belarra mozteko makinaren erregaia urarekin ordezkatu du. Dirudienez, presio altuko sistemak dituzten ibilgailuetan soilik erabili ahal izango da ura erregai gisa. Hau da, eraikuntzan, nekazaritzan eta basoan erabiltzen diren makineria astunetan, eta ez autoetan.
Sistema hidraulikoko ekipamenduak plastikozkoa, altzairu herdoilgaitzezkoa edo zeramikazkoa izan beharko du, eta mineralak eta ezpurutasunak baztertzeko ur distilatua erabiltzen da. Guzti horrek hasieran uste baino gehiago garestitzen du sistema.