Hozkailugileak bero

Hozkailugintzan eta aire egokituzko instalazioak egiten dihardutenek kontra egin diote Europako Batasunean Batzordeak hartu duen erabakiari. Batzordeak, izan ere, 1994. urterako CFC produktuak inportatzeko kuota 26.000 tonaraino igo baitu. Industrial hauek diotenez, ozono-geruzarentzat kaltegarria izateaz gain gas honen ordezkoa aurkitzeko teknologia berriei atzerapena eragingo die.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila