Hormigoia, nanomaterialen adibide

Hormigoia, nanomaterialen adibide
2007/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Hormigoiaren egitura sakon aztertuta, nanomaterialen adibide ederra dela ondorioztatu dute MITeko, Massachusettseko Teknologia Institutuko, ikertzaileek. Nonbait, nanoeskalan duen egiturari zor dio hormigoiak halako ezaugarriak izatea.

Eskala horretan, garbi ikusi dute hormigoia egiteko erabiltzen diren zementu-mota desberdinek 4-5 nanometroko kaltzio silikato hidratozko partikula ugari dituztela, batzuk ausaz kokatuta, eta besteak laranjak apaletan bezala ordenatuta. Bien konbinazioa zuzenean lotuta dago materialaren gogortasunarekin eta iraunkortasunarekin.

Horrez gain, ikerketa berak hormigoia egiteko prozesua hobetzeko balioko duela uste dute ikertzaileek. Izan ere, 5.500 milioi tona inguru egiten dira urtean, eta horrek eragin handia du ingurumenean. Hain zuzen, prozesuan erabiltzen den energiak munduan isurtzen den karbono dioxidoaren % 5-10 sortzen du. Baina, ikerketa horretan oinarrituta, karbono dioxido gutxiago sortzeko bidea asmatzea espero dute.

1
230
2007
4
013
Nanoteknologia; Materialak; Ingurumena
Berriak labur
8
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila