Hormigoia enkofratuari itsatsita gera ez dadin, olio mineralak erabiltzen dira; Europan urtero 60.000 tona inguru erabili ere. Baina olio mineralek su hartzen dute, lurrin toxikoak sortzen dituzte eta kentzen zailak diren arrastoak uzten dituzte. Horregatik landare-olioetako gantz-azidoen esterrak erabiltzen hasi dira; koltzarenak, soiarenak edo kokoarenak.
Olio mineralak ordezkatzeko programa bultzatzen ari da Europako Batasuna (VERA izena du programak: Vegetable Oil Based Release Agents). Ikerketarako lau zentro daude: Alemanian, Finlandian, Herbehereetan eta Portugalen. Hauen lana VERA programaren kostua eta olio mineralen hondakinak deuseztatzeko tratamendua ikertzea da.