Indonesiako Sumba irlan hontz-espezie berri bat aurkitu dute Australiako bi ornitologok. Ninox generoko hontza dela jakin ahal izan dute egin dituzten azterketa genetikoei esker.
Harrapatu duten indibiduoak 23 cm-ko luzera du eta hegoek 57 cm-ko zabalera hartzen dute. Lumajea gris-marroia da eta begi horiak ditu. Hala ere, ez dakite askoz gehiago animaliari buruz, eta zientzialariek espezie berriaren nondik norakoak aztertzen jarraitzeko asmoa dute.