Hondo-hondoan ere baketrioak nagusi

img hspace="5" src="Images/A209-014.jpg" vspace="5"/>

Zientzialariek frogatu dutenez, itsas hondoko jalkinetan bakterioak bizi dira, eta, gainera, berotze globalean eragiten duen gas bat sortzen dute, metanoa, alegia.

Itsas jalkinek lurrazalaren % 70 estaltzen dute, eta planetan dauden mikroorganismoen erdiak han bizi dira. Zientzialariek, baina, ez zekiten zenbat mikroorganismo zeuden bizirik jalkinetan, eta, hori argitzeko asmoz, 2001ean duela 16 milioi urteko laginak hartu zituzten Ozeano Barean.

Itsas hondoko 400 metroko sakoneratik atera zituzten lagin haiek, eta bakterioen RNA erribosomikorik ba ote zegoen begiratu zuten ikertzaileek. RNA hori zelulak hil eta berehalaxe suntsitzen denez, zelula bizidunen adierazle ona da. Orduan ikusi zuten RNA erribosomiko asko zegoela laginetan. Kalkuluen arabera, jalkinetan zeuden zelulen % 10-30 bizirik zeuden. Horrek esan nahi du itsas hondoaren azpian dauden zelulak gutxi gorabehera azalean daudenak bezainbeste ugaltzen direla.

Bakterio horiek ez dute oxigenorik behar bizitzeko, eta metano ugari sortzen dute. Alabaina, oraindik ez dakite zenbateraino eragiten duen metano horrek berotze globalean. Bestalde, azterketa genetikoak egingo dituzte, eta, horiei esker, muturreko kondizioetan bizi diren bakterioei buruz gehiago jakitea espero dute zientzialariek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila