Hondakin-urak eta grabitatea

Texaseko Houstonen estolderi urak lurrera injektatuko dituzte datorren urtetik aurrera. Presio-eltze erraldoiaren itxurako eta 1500 m-ko sakonerako putzura estolderi urak eta oxigenoa batera injektatuko dira. Hondoko beroak, presioak eta erreakzio kimikoek, hondakinak oxidatu eta produktu kimikoak eta mikroorganismoak errauts geldo bihurtuko dituzte.

1.500 metro beherantz datorren urak sortutako presio hidrostatikoak, hondakinak konprimatu egingo ditu eta hondakinaren barneko erreakzio-kimikoek tenperatura 260-370ºC bitartera igoko dute. Tratatutako hondakina hare itxurako solido geldoa izango da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila