Orain dela 500.000 urte bizi zen giza arbaso baten garezur-pusketak aurkitu dituzte Turkian. Ezaugarriek adierazten dute Homo erectus batenak zirela. Aztertutakoan, gainera, tuberkulosiak jota zegoela ikusi dute. Garezurrari eraso egiten dion tuberkulosiaren (Leptomeningitis tuberculosa) arrasto bereizgarriak ditu garezurrak. Zientzialariak harrituta utzi ditu aurkikuntza horrek. Izan ere, tuberkulosi-aztarna zaharrenak Egiptoko momietan aurkitu zituzten, eta milaka gutxi batzuk urte besterik ez dute.