30.000 urte baino gehiagoko flautak topatu dituzte Ulm hiritik gertu, Alemanian. Ez dira ezagutzen diren instrumenturik zaharrenak, baina oso interesgarriak dira arkeologoentzat. Mamut-marfilez eginda daude, hau da, flautagileek ez zituzten hezur hutsak erabili lehengai gisa. Gainera, flauta horien diseinuak aukera ematen du doinu sofistikatuak sortzeko. Lurralde horretan, marfilez egindako beste hainbat artelan ere topatu izan dira, eta, beraz, toki aproposa dela uste dute arkeologoek Europako kulturaren sorrera ikertzeko.