Hiru partikula exotiko berri aurkitu dituzte LHC azeleragailuan

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

hiru-partikula-exotiko-berri-aurkitu-dituzte-lhc-a
Pentaquark berria, molekula erako egitura batean elkartutako hadroi estandarren pare gisa ilustratuta. Arg. CERN

Hiru partikula exotiko berri aurkitu dituzte LHC azeleragailuan: pentaquark bat eta bi tetraquark. CERNen mintegi batean aurkeztu dituzten aurkikuntza hauek pauso garrantzitsua dira materia exotikoaren ezagutzan, eta, besteak beste, quarkak horrelako multzoetan nola lotzen diren ulertzen lagunduko dute.

Quarkak oinarrizko partikulak dira, eta, normalki, binaka edo hirunaka elkartzen dira. Quarkez osatutako partikulei hadroi deitzen zaie. Hadroiak dira, esaterako, atomoak osatzen dituzten neutroiak eta protoiak; hiru quarkez osatuak daude horiek. Baina, kasu arraro batzuetan, hiru quark baino gehiago elkartu daitezke; eta halakoei partikula edo hadroi exotiko deitzen zaie. Duela 60 urte inguru iragarri ziren teorikoki, eta azken 20 urteetan joan dira aurkitzen lau eta bost quarkez osatutako multzoak: tetraquarkak eta pentaquarkak.

Oraingoan, batetik, pentaquark bat aurkitu dute osaera hau duena: “xarma” motako quark bat eta antiquark bat, eta “gorantz”, “beherantz” eta “arraroa” motako quark bana. Quark “arraro” bat duen lehen pentaquarka da. Eta, bestetik, karga elektriko bikoitza duen tetraquark bat (“xarma” bat, “arraro” bat, “gorantz” bat eta “beherantz” bat), eta haren pare neutroa aurkitu dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila