Hirunaka hobeto egiten da lan

Inurriek bere gain karga gehiegi hartzen dutenean, taldean lan egiten dute. Bristolgo Unibertsitateko ikertzaileek animalia ikusgarri horien portaera berezi bat atzeman dute.

Karga taldean garraiatzen dutenean, hirunaka egiten dute. Erdian inurri handiena jartzen da eta alboetan bi txikienak. Horrela, pisua eta grabitate-zentroa ia-ia modu idealean banatzea lortzen dute. Baina harrigarriena ez da talde-lana, “naturaren planifikazioa” baizik. Izan ere, hirunaka lan egiten duten inurrietatik handiena batez bestekoa baino handiagoa izaten da, eta txikiak batez bestekoa baino txikiagoak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila