Hirietako planoak ez dira turismoa egiteko bakarrik

Duela gutxi arte, hirietako plano modernoak egiteko airetik ateratako argazkiak erabiltzen ziren. Baina plano bat egiteak luze jotzen zuen eta, gainera, oso garestia zen. Gaur egun, ordea, satelite bidez ateratako argazkiak erabiltzen dira. Horien bereizmena gero eta hobea da, eta eraikinak eta zolatutako lurrak erraz bereizten dira.

Plano horiek, turismoa egiteko erabiltzeaz gain, euri-ekaitzen ostean zolaren gainean pilatutako euria nola hustuko den aurresateko erabiltzen dituzte adituek. Horretarako, eremu iragazgaitzen kontzentrazioa hartzen dute kontuan, hau da, asfaltatutako lurrak eta eraikinak. Izan ere, euri-ekaitzen ostean, ibai, erreka eta lurpeko uretara lur eta substantzia kimiko ugari eraman ditzakeen higadura gerta daiteke. Horregatik, garrantzitsua da noizbehinka hiriaren plano berriak egitea, etengabe hazten eta hedatzen direnez, mapetan jasotako datuak oso denbora gutxian zaharkituak geratzen direlako.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila