Himalaiak mendiak ditu lurperatua

(Argazkia: Science).

Ikerketa berri batean, Estatu Batuetako geologoek mendilerro bat aurkitu dute Himalaiaren azpian. Mendilerro hori duela 450-550 milioi urte sortu zen, Indiak Asiarekin bat egin baino askoz lehenago.

Denboraren poderioz, Indiako eta Asiako plaka tektonikoak elkarrengana hurbildu ziren, eta talka egin zuten. Talka horren ondorioz, duela 50 milioi urte inguru, Himalaia mendilerroa sortu zen antzinako beste mendi horien gainean, eta munduko mendi altuenak azaleratu ziren.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila