HIESa eta sendabideen konbinazioa

HIESaren birusek kutsatutako pertsonen bizi-itxaropenak hasieratik ezarri zaien tratamenduarekin lotura zuzena du. GIB edo Giza Inmunoeskasiaren Birusa azaldu orduko zein tratamendu erabili den jakitea faktore erabakiontzat jo da azken urteotan HIESak eragindako hilkortasun-dinamika ulertzeko.

Sendabide eraginkorrena bi antibiralen nahasketan oinarritutako sendabidea dela uste da: tratamendu hori hasieratik erabili duten gaixoen artean, %38an gutxiagotu da hildakoen kopurua 1992az geroztik. Antibiral bakarra erabili dutenen artean ordea, berean mantendu da hilkortasunaren joera, goraka alegia.

Britainia Haundiko ikerlari-talde batek eman ditu datuok ezagutzera. HIES-aren kontrako tratamendu berriak ikertzen aritu da taldea eta eraginkortasun-maila desberdinak atzeman dira tratamendu konbinatua eta tratamendu sinplea jaso duten gaixoen artean. Gaixotasuna agertu orduko sendabideen konbinazioa bultzatzean omen dago gakoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila