Marrazoaren azalak leuna dirudien arren, mikroskopioaz begiratuz gero, hortz-itxurako ezkatak dituela ikusten da. Aspaldidanik pentsatu izan da azal horrek harraparien eta parasitoen aurka babesten duela marrazoa eta azkarrago igeri egiten laguntzen diola.
Baina, marrazo jaioberriei harrapakin handiak zatitzen ere laguntzen die, matrailezurretan ez baitute behar beste indar. Harrapakinari ahoarekin eutsi eta mugimendu azkar batez, isatseko ezkatetan igurtziz, irensteko moduko zatiak lortzen ditu.