Handiak txikia jan

Handiak txikia jan
2006/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA-JSC-ES&IA)

Bi dimentsioko zurrunbiloak aztertuta, ikusi dute zurrunbilo handiak txikiei gailentzen zaizkiela. Klimatologian zeresana ekarriko omen du; izan ere, zikloiek, besteak beste, bi dimentsioko egiturak balira bezala jokatzen dute oro har.

Matematikaren bidez, 1970eko hamarkadan ondorio berera iritsi ziren; hau da, energia-fluxua zurrunbilo txikietatik handietara joaten zela. Orain, berriz, esperimentazioa erabili dute Estatu Batuetako Johns Hopkins Unibertsitatean. Batetik, ur gaziko ontzi batean eremu magnetiko batzuen bidez sortutako zurrunbilo-multzo baten jokaera aztertu dute. Eta, bestetik, simulazioa egin dute programa informatiko baten bidez.

Bi kasuetan ondorio berera iritsi dira: zurrunbilo txiki batek energia galtzen duen heinean, aldameneko zurrunbilo handiak hartzen du.

1
221
2006
6
013
Fisika; Klimatologia; Energia
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila