Gos d'atura: artzain-txakur zena hiri-txakur bihurtua

"Gos d'atura" arrazako "artzain-txakurra" serioa da, azkarra, izaera landatarrekoa eta begirada zintzoa duena.

Artzain-txakurraren arraza bera 1929an agertu zen lehen aldiz Bartzelonan egindako erakusketa batean. Txakur-arraza honek nolabaiteko homogeneitatea lor zezan, Jorba andre-gizonek burutu zuten egitekoa, horretarako ale asko eta asko gurutzatu eta arraza purukoak sortuaz. Katalanezko “gos d´atura” terminoak “artzain-txakur” esan nahi du, hau da, besteak beste, artaldeak eta ahuntz-taldeak artegira gidatu eta kortan sarrarazteko erabiltzen direnak. Gaur egun, txakur-arraza hori desagertu delako, hiri-txakur bihurtu da.

Txakur serioa da, azkarra, izaera landatarrekoa eta begirada zintzoa duena. Batzuetan, zapuztia dela ematen du ezezagunekin fidagaitz agertzen delako, baina zaindari zoragarria da, hotza, beroa eta eguraldi txarra ongi jasaten duena. Txikitan jostatzea gustatzen zaio eta haurrekin ongi konpontzen da. Urteak pasatu ahala, burutsu, arduratsu eta zaindari bihurtzen da. Besteentzat probetxuzko izatea behar du zoriontsu izateko, edo bestela zoritxarrekoa izan ohi da. Familia barruan paper aktiboa emango dion nagusiarekin ongi konpontzen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila