Google Earth aplikazio ezin egokiagoa da karbono dioxidoaren kontzentrazioa aztertzen diharduten ikertzaileentzat. Esate baterako, Michigango Unibertsitatean eredu oso konplexu bat garatu dute azaltzeko nola sartzen eta ateratzen den karbono dioxidoa atmosferan, denboran zehar. Datu horiek guztiak grafikoki azaltzeko tresna eraginkorrena Google Earth dela frogatu dute.