Gizakion ibileraren antzinako oinatza

Gizakion ibileraren antzinako oinatza
2009/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: M. Bennett/Bournemouth Unibertsitatea)

Gizakion arbaso zuzenaren, alegia, Homo erectusaren, zenbait oinatz aurkitu berri dituzte Kenyan. Erresuma Batuko Bournemouth Unibertsitateko ikertzaileek ikusi dute gizaki haiek oin handiak eta egungo gizakien antzekoak garatu zituztela, eta gure antzeko ibilera zutela.

Ikertzaileek 1,5 milioi urteko oinatz horiek eskaneatu eta digitalizatu zituzten, besteak beste antzinako arbaso haien urratsen luzera, pisua eta ibilera ezagutzeko.

Gizakion arbasoak gutxienez duela sei milioi urtetik ibil daitezke bertikalean. Dena den, orain arte ez zegoen oso argi noiz garatu zuten bertikalean eta egungo gizakion moduan ibiltzeko gaitasuna, eta noiz utzi zuten alde batera ibilera primitiboa.

1
252
2009
4
001
Paleontologia
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila