Gizakiak eragindako aldaketa globalek gaixotasunen transmisioa handitzen dute

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

gizakiak-eragindako-aldaketa-globalek-gaixotasunen
Arg. Bernhard_Schuermann / Pixabay

Gizakiak eragindako aldaketa globalek gizakien, animalien eta landareen gaixotasun infekziosoen transmisioa handitzen dutela berretsi du meta-azterketa batek. Nature aldizkarian argitaratu dute.

Aldaketa globalen eta gaixotasun infekziosoen arteko erlazioari buruzko 3.000 behaketa inguru aztertu dituzte; gizakienak, animalienak eta landareenak. Eta ondorioztatu dute gaixotasunen transmisioa gehien handitu duten faktoreak hauek direla: biodibertsitate-galera, kutsadura kimikoa, klima-aldaketa eta espezie inbaditzaileak. Aitzitik, urbanizazioak gaixotasunen transmisioa murrizten duela ere ikusi dute. Ikertzaileen ustez, horren arrazoiak izan litezke uraren kalitatea hobetzea, saneamendua eta higienea,  eta patogeno askoren (bakterioak eta birusak, esaterako) habitatak galtzea.

Ikertzaileek azpimarratu dute gizakien, animalien eta landareen gaixotasun-karga murrizteko ezinbestekoa dela berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, ekosistemen osasuna zaintzea eta biodibertsitate-galerari eta inbasio biologikoei aurrea hartzea, osasunarekin lotutako faktore sozialak eta ekonomikoak hobetzearekin batera.

 

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila