Laborategietako arratoiak aurki desagertuko dira Royston hiriko Pharmagene izeneko konpainiatik. Enpresak botika berriak ikertzen segituko du, baina datorren urtetik aurrera ez du bere saioetan animaliarik erabiliko; horien ordez, giza organoak erabiliko ditu zuzenean.
Bob Coleman enpresako ikerketa-buruak dioenez “giza genetikan eman diren aurrerapausoei esker, gaur egun ez da beharrezkoa animaliak sufriaraztea; gizakiarentzat egin nahi ditugu botikak eta horretarako behar den informazioa giza genomatik eskura dezakegu”. Horretarako, hots, informazio hori eskuratzeko, “giza materiala” lortu beharko da eta, itxura guztien arabera, ez da zaila izango.
Colemanek dioenez “odol-emaleak eta organo-emaleak kontzientziatzen egin den lana oso garrantzitsua izan da orain urratu behar dugun ikertzeko estilo berria abiarazteko. Errezeloak gainditu egin behar ditugu: odoleta organo-emaleok mesede handia egingo dio gure buruari odola eta organoak ikerketarako erabil daitezen ematen baditugu”.