Giza eboluzio azkarra geneetan

Giza eboluzio azkarra geneetan
2008/03/01 | Elhuyar

Gene batzuk beste batzuk baino azkarrago mutatzen dira. Teoria baten arabera, gizakia horri esker egokitu da ingurune berrietara egin dituen migrazio handietan. Baina teoria hori zuzena izateko, hainbat mutaziok oso azkar gertatu behar izan dute. Frantziako eta Espainiako ikertzaile batzuek osatutako talde batek baieztatu egin du ideia hori. Azken 60.000 urteetan azkar mutatu diren 582 gene identifikatu dituzte, haien artean, azalaren kolorearekin eta gaixotasun askoren kontrako babesarekin zerikusia duten gene asko.

1
240
2008
3
015
Genetika; Eboluzioa
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila