Gibelak gantz berria nahiago

img height="150" hspace="5" src="Images/A211-012.jpg" vspace="5" width="200"/>

Gantzen mekanismo osasuntsurako, beharrezkoak omen dira gantz berriak —elikagaien bidez hartu berri direnak edo gibelean ekoitzitakoak—. Washington Unibertsitatean (AEB) egindako ikerketa baten arabera, gorputzean metatutako gantz ‘zaharrek’ ez diote metabolismo berari jarraitzen: ez dute aktibatzen azukre-produkzioa.

Ikerketa egiteko genetikoki eraldatutako saguak erabili zituzten; sagu haien gibelak ez zuen gantzik ekoizten, beraz, gorputzak zuen gantz berri bakarra dietan hartzen zuten. Hala, dietan gantzak hartuz gero, ez zuten arazorik. Baina koiperik gabeko dieta jarri zietenean, gorputzean metatutako gantzak erabiltzen hasi zen gibela; orduan, baina, gibelean gantza pilatu zela eta odoleko hipogluzemia zutela ikusi zuten ikertzaileek, harrituta. Antza denez, sagu haietan ez zen aktibatu odoleko azukre-maila erregulatzeko mekanismoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila